“Universitario Bilbao rugby club” taldeak,  Bilbao Hiria Errugbi sariaren aurtengo edizioaren irabazlearen izena hautatu  zuen. Epaimahaikideek aditzera eman zuten bezala, George Belinga Narvaez-i emango zaio. Belinga, Koop SF 34ko sortzailea da; Bilboko San Frantzisko auzoan kokatuta dagoen mintegi baten mikro-enpresa sozialen sortzailea, alegia. Sariaren entrega, Bilboko Euskal museoan izango da, maiatzaren 10ean arratsaldeko 19:00etan.