2019ko maiatzaren 18a. Fango kiroldegia. BILBO.

Aurten, Bilbao Hiria Nazioarteko Errugbi Txapelketa Errekaldeko kiroldegian izango da berriz, hain zuzen, VI. edizioa; eta, hortaz, Fango kiroldegia izango dugu ostera ere errugbiaren erdigunea. Kirol- eta jai-giroko jardunaldi honi buru emateko, finalerdietan, Ohorezko B Dibisiora igotzeko fasea egingo da, zehazki, Uni Bilbao Rugby taldeko eta Real Oviedo Rugby taldeko gizonezkoen talde seniorren arteko lehia.

Txapelketa hau kirol-, jolas- eta hezkuntza-giroko ekitaldia da, Estatuko eta nazioarteko mailakoa, eta oso lagungarria da gure kirol-modalitateko prestakuntza bultzatzeko. Jardunaldiak bide ematen du kirol hau gazteenei hurbiltzeko, eta gure hirian eta aldameneko herrietan diziplina agerian jartzeko.

Guztira 36 talde arituko dira lehian Fango kiroldegian: oinarrizkoak, inklusiboak, emakumezkoenak eta gizonezkoen seniorra.

Txapelketa 9:00etan hasiko da, talde parte-hartzaileei harrera eginez, eta lehen partida 10:00etan hasiko da.

Jardunaldiari buru emateko, kontzertu bat izango dugu, egun handi honek amaiera egokia izan dezan kirol zein jolas aldetik.