Ekainaren 22an, 10 eta 12 azpiko kategorien partaideak, Zorrotzako kiroldegira joango dira izaera dibulgatzaile eta sozialeko jai giroan murgilduta egongo den jardunaldi batean parte-hartzeko.

Gure klubak, konpromisu sozial eta integratzailea du, hori dela eta, Zorrotzako 2017-22 heziketa proiektu sozialaren barnean proposatu diren ekimenetara gehitu gara, horiek, Basurto-Zorrotza 8. barrutian aurrera eramanez.

Proiektu honetan, CEIP Zazpilandia eta CEIP Zorrotza-Fray Juan eskoletako haurrekin, eskola-orduetan guk egindako ekintzak, hainbat sesioetan banatuta izan dira. Gainera, kirolaren alderdiaz gain, ikasgeletan hainbat jarduera burutu dira eta horien bidez, gure kirol modalitatea eta honen balioak ezagutu dituzte ere.

Jarduera guzti honi bukaera emateko, lehen aipatutako jardunaldi dibulgatzailea eta jai giroan murgildutakoa prestatu dugu, 22an, larunbatean goizeko 10:00etatik aurrera egingo dena. Hirugarren zatiak, Zorrotzako parkean bere tokia izanik, 13:00etan, bertan, puzgarriak eta bertara joango direnentzat janaria egonik