Orain dela aste batzuk talde ezberdinentzat denboraldia amaitu zen eta gure klubak antolatzen dituen ekintzak ere bukatzen ari dira, egin den lan neketsuaren ondoren, udako oporrei bidea emateko. Baina, modu hoberenean gure entitatearen ikasturtea ixteko, hurrengo ekainaren 29an “Klubaren eguna” ospatuko da.

Errekaldeko kiroldegia, UBR-ren jaiaren gune nagusia izango da, goizeko 10:30etatik aurrera egun horretan parte-hartuko duten talde ezberdinen Rugby partiduak egonik. UBR-ren partaide guztientzako jai giroan murgilduta egongo den jardunaldi bat izanik.

Eguerdian, behe-mailako taldeen parte-hartzaileentzako bazkaria egongo da, eta arratsaldeko neurketen amaieraren ostean, mahaian esertzeko nagusien txanda izango da.

Zentzuzkoa denez, Rugby-a nagusia den ekintza batean hirugarren zatia falta ezin denez, arratsaldeko 18:30etan une horrek bere lekua izango du.

Klubaren egunaren dokumentu informatzailea atxiki egiten dugu, alde batetik, ordutegiekin eta bestetik, momentuz apuntatu ez zaretenentzako horretarako sarbidea aurkitu daiteke ere, epea, asteazkenak 26 arratsaldeko 20:00retan amaituz.

https://forms.gle/5ZQdGVNeAUvbzRBn7

 

Partida eta bazkariaren ordutegiak

 

GORA UBR!