Gure eskolak denboraldia hasiko du. Klubaren maila ezberdinek, irailaren bigarren astean prestakuntza hasiko dute. Mailaren arabera, hasiera eguna hurrengoa izanik:
Irailak 11, asteazkena: 12-14 azpikoak. / Irailak 13, ostirala: 8-10 azpikoak.
12 eta 14 azpiko mailek, asteazkenetan eta ostiraletan entrenamendua izango dute, arratsaldeko 18:00etatik 19:30ak arte.
8-10 azpiko mailek, ostiraletan entrenamendua izango dute, arratsaldeko 18:00etatik 19:30ak arte.
Urritik aurrera, bi maila horiek larunbat goizean entrenamendua izango dute ere, goizeko 10:00etatik 11:00ak arte. Beti ere, partidua edo lehiaketa izan ezean.
Irailaren 21ean, 10-12-14 mailek Fangon neurketa izango dute Ordiziako eskolaren taldeen aurka.
Horretaz gain, irailaren 28an, 8-10-12-14 azpiko taldeek Getxon lehiaketa bat jokatuko dute.
Ekainean (Ekainak 5) eskolako denboraldiari amaiera emango zaio. Urte bizia espero da eta gure klubaren partaideek euren hazkuntzan urratsak emanez jarraituko dute zalantza gabe.
Gora UBR!!