Igoerarako hitzordua heltzear dago. “Ferrol-eko” taldearen aurkako partida ate joka dabil.

“Ferrol-en” aurkako partida irabaziz gero, mailaren aldaketa posiblea izango da, porrotak aldiz, euskaldun taldeak denboraldia Euskal ligan hastea eragingo du. Jauzia emateko laurogei minutu, horren erreza eta argia.

“Universitario-ren” partaideentzat aurre-denboraldi atipikoa izan da; izan ere, uztailean, federazioaren eskutik, neurketa honen inguruko  informazioa heldu zenetik, jokalariek euren oporrak eta entrenamenduak bateratu behar izan dituzte, sasoian egoteko eta partida honetara ahalik eta hoberen heltzeko.

Neurketa itxi bat espero da, hutsegite gutxien egiten duen taldeak, printzipioz partida irabaziko du. Bi tankera oso ezberdin aurrez-aurre. Ferrol bere aurrealdearen sendotasuna inposatzen saiatuko da, Bilbotarrena baino indartsuagoa eta gogorragoa da eta. UBR, joko dinamikoa gailentzen saiatuko da, horrek aurreko denboraldian on ugari ekarriz.

Taldeak, lasaitasunez eta presiorik gabe bidaiatuko du, baina, jokoan dagoena argi izanik. Aurkeztuko den aukera hau gure entitatearentzat sari bat da; horren arrazoia, 18-19 ikasturtearen amaieran, Bilboko klubaren ideia nagusia Euskal Ligan jokatzea zelako izanik.

Bizkaiko jokalariak, euren jokoan konfiantza izanik eta neurketa on bat burutzeko ideiarekin abiatuko dira, konfrontazio garrantzitsu honen ondorioz, DHB-n jolasteko igoera lortzeko.

UBR-rentzako Estatuko bigarren kategoria ez da ezezaguna, aurtengo Klubaren zuzendaritza tekniko berberarekin, Fede eta Torron alegia, 2015-16 denboraldian maila horretara igotzea lortu zen. Zergatik ez arrakasta lortu entrenatzaile berdinekin?

Igoerarako neurketa hau, Rugby-ko Espainiako Federazioaren asanbladak onartutako maila berri baten sorkuntzatik eratorria da. Maila berri horretan, Heineken ligan parte-hartzen duten  “23 azpiko taldeek” jokatu dezakete; hortaz, hainbat filialek liga utziko dute eta maila honetara igaroko dira, era horretan, leku libre batzuk hornituz, neurketa honen garaileak eta “Universitario Vigo-k” horiek betetzeko aukera izanik.

Universitario Bilbao Rugby vs Club Rugby Ferrol. Irailak 7. Arratsaldeko 18:00etan.

                                                       Santa Bárbara zelaia-Avilés.