Hurrengo larunbatean, irailak 14, Eneko Carlon-en jokalariek, aurre-denboraldiko lehenengo neurketa jokatuko dute Getxoko taldearen aurka. Arratsaldeko 18:30etan, Fadurako instalazioak partidaren oholtza izango dira.
Gure jokalarientzako, aurre-denboraldiko lehenengo partida honen aurkaria, gogorra izango da, gure gudariei asko exijituko dien taldea izanik.
Universitarioko nesken taldea, 2018-2019ko ikasturtearekin alderatuz, hainbat aldaketekin helduko da lehenengo hitzordu honetara.
Carlon-en jokalariek, hilabete bat baino gehiago daramate aurre-denboraldiarekin; hala ere, oraindik ere, ligaren hasierararte, prestatzen eta hobetzen jarraitzeko denbora daukate. Gainera, aipatutako lehiaketa horretan, kalitatezko jauzia bilatuko dute eta nola ez, hazten jarraituko dute.
Gure taldearentzat lehenengo minutuak. Lehenengo joko ekintzak burutzeko eta gutxi barru hasiko den denboraldian pentsatzeko aukera izanik.