Ohorezko B Maila partidu bat izango dugu berriz Fango kiroldegian. Arerioa, Campus Ourense Rugby talde galiziarra, gure multzoko lehen postuetan egoteko eta playoff-etako plaza eskuratzeko aukera handiak dituena. Ourenseko kluba gogor lehiatu zen borrokan aurreko denboraldian, Estatuko errugbiko kategoria gorenera igotzeko, eta igoera lortzeko aukera gehien duen taldeetako bat da berriz.

Campuseko jokalariak ligan hasi ziren joan den astean, eta garaipen argia lortu zuten Uribealdea Rk talde bizkaitarraren aurrean. Arerio zaila da etxean jokatzen hasteko, baina, zalantzarik gabe, errugbiaz gozatzeko moduko partidua izango da. Orain dela egun gutxi Zarautzen egin zuten bezala, gure jokalariak dena emateko gogoz aterako dira zelaira, argi utzi nahian Fangon irabaztea ez dela samurra izango, ez talde batentzat, ez bestearentzat.

(Argazkia: Facebook Campus Ourense Rugby)

Ourensek Zeelanda Berriko bost jokalari ditu, bostak oso erabakigarriak. Gainera, jokalarien zerrenda indartu dute, beren lurraldeko jokalaririk onenetako batzuk eskuratuta. 

Aurreko denboraldian inork ez zuen lortu Universitario taldeari etxean irabaztea, eta orain zaleen aurrean aurkeztuko da arerioarekin berdinetik berdinera neurtzeko asmoz, eta ahalik eta akats gutxien egiteko, Zarautzen izandako lehen jardunaldiko partiduan ez bezala. 

Bilbao Rugbyk badaki lehia zaila izango dela, baina talde honek ADNan darama besoak ez antxumatzeko eta amore ez emateko espiritua.

Irailaren 22a, igandea, 12:00. Egun eta ordu horretan gure jokalariek berriz jokatuko dute etxean Ohorezko B Dibisioan.

Gora UBR!!

                         Universitario Bilbao Rugby vs Campus Ourense Rugby.

                            2. Jardunaldia: Ohorezko B Maila -“A Multzoa”.

                  Irailaren 22a, igandea. 12:00  / Errekaldeko kiroldegia. (Bilbo).