Universitario taldea Avilésera joango da jardunaldi honetan, orain dela gutxi arte gure klubarentzat talisman izandako hirira, bilbotarren igoeraren lekukoa izan baitzen. Oraingoan, Pasek Belenos errugbi taldea izango du aurrean UBR-k.

Fango kiroldegiko taldeak ez du partidurik irabazi orain arte, eta zortzigarren postuan dago bere multzoan. Arerioak, berriz, partidu bat irabazi eta beste bat galdu du, eta Uniren aurretik dago taulan, postu bat gorago.

Inondik ere, partidu zaila izango da datorren igandekoa, igo berria den Belemos taldearen aurrean jokatu beharrekoa. Gernikarekin batera liga osoan jokalari gehien fitxatu duen taldea da bera. Asturiasko klubak Argentinako bederatzi jokalari ditu plantillan, eta, horrez gain, DHAn eskarmentua duen Thomas Court orpokatzaile txiletarra eta Tongako hirugarren lerroko Moeaki Toma jokalaria ere baditu langile-zerrendan.

Asturiasko aurrealdea gogorra da, jokalari indartsuak ditu kokapen guztietan, baina 3/4 lerroa nabarmentzen da batez ere.  

UBRk baja batzuk izango ditu jardunaldi honetan; dena dela, aurreko partiduetan frogatu duenez, Universitario taldeak aurre egiten dio aurrekoari, edozein egoeratan dagoela.

Arerioak tokiko talde gisa egingo du estreinaldia jardunaldi honetan, eta faboritoa da partidu honetarako. Nolanahi ere, Fede eta Torronen gizonek ondo erakutsi dute lehenengo bi partidutan duten kalitate handia.   Hortaz, zergatik ez egin amets lehen garaipenarekin?

Aldi estatikoetan nagusitzea eta aurkariak baino denbora gehiagoz gehiago baloia edukitzea funtsezkoa izango da emaitza ona lortzeko. 

GORA UBR!!

 

Pasek Belenos vs Universitario Bilbao Rugby.

3 Jardunaldia. Ohorezko B Maila -“A Multzoa”.

 Irailak 29, igandea. 12:30

Muro de Zaro.  Avilés (Asturias).