UBR-ko emakumezkoen taldeak, Fango-ko zelaian Euskal ligako bigarren neurketa jokatuko du igande honetan. Aurkaria, Gernika RT, lehenengo jardunaldian Eibar RT-ren kontra galdu zuen taldearen kontra, hain zuzen ere.

Gure jokalariak, euren kirol hazkuntzan beste urrats bat emateko asmoarekin helduko dira igandeko neurketara. Getxoren kontrako  liga estreinaldian, taldeko jokalari berrien aurrerapena eta klubaren partzela teknikotik  egiten ari den lana ikusteko aukera egon zen. Aipatutako partida hori, heldu berri diren partaideak taldean era hoberenean integratzeko eta euren garapenean aurrera pausuak emateko parada izan zen.

Partida zaila Carlon-en jokalarientzat; hauek aurkaria konplexua dela gogoan izanik. Errugbiaz gozatzeko neurketa bat izateaz gain, gure jokalarien eboluzioa eta eguneroko lana ikusteko aukera paregabea izango da ere.

GORA UBR!!

Universitario Bilbao Rugby vs Gernika RT. 

Emakumezkoen Euskal Liga. 2. Jardunaldia

Urriak 6.  12.00etan. //  Errekaldeko kiroldegia (Bilbao).