Datorren larunbatean, UBR azken denboraldietako ezagun batekin lehiatuko da, Arabako Gaztedi Rt taldearekin. Gaztedik joan den denboraldian lortu zuen zilarrezko kategoriara igotzea, Universitariok bezala.

Partidu gogorra eta bizia izango da Fango kiroldegian, bi klubek antzeko maila baitute eta ondo ezagutzen baitute elkar. Batak zein besteak garaipena lortu dute aurreko jardunaldian.

Gaztedi taldeko aurrelariak indartsuak eta sendoak dira, eta defentsa-sarea ere ona da, kalitate handiko atzelariak baititu.

Bilbotarrak adorez beterik joango dira Fango kiroldegira, Urbietan garaipena lortu ondoren, baina ondo dakite asteburu honetako arerioa zein zaila den. Hala, beraz, argi dute garaipena eskuratzeko, ahaztu behar dutela aurreko astean gertatutakoa, eta, hasierako txistua entzun orduko, aurrean izango duten arerioarengan bildu behar dutela gogoa.

Universitarioa jokalari guztiak izango ditu erabilgarri hitzordu honetan, eta denen artean ahaleginak egingo dituzte zaleei ondoz ondoko hirugarren jarraipena eskaintzeko, bide batez, denboraldiari hobeto aurre egin ahal izateko.

Betiko moduan, Universitarioren zaleek garrantzia dute taldearen bilakaerari begira, eta, beraz, klubak dei egiten die Bilboko zaleei, Errekaldera joan daitezen adorea eta bultzada ematera.

 

GORA UBR!!

Universitario Bilbao Rugby vs Gaztedi Rt. / Errekaldeko Kiroldegia.

6 Jardunaldia / Ohorezko B Maila -“A Multzoa”. / Larunbata, Urriak 26. 18:30etan