Partidu honetan, Barbariansek, lan-jantzia jarri, eta ofizioa baliatu zen Uribealdeari irabazteko.

Egun euritsu honetan, UBR “B” taldeko jokalariak beren taldeko sailkapeneko azken postuan dagoen taldearekin lehiatu ziren; hala ere, Uribealdea taldeko jokalariek ondo erakutsi zuen sailkapenean betetzen duten postuak ez duela zerikusirik zelaian egiten duten jokaera onarekin.

Zalantzarik gabe, Insu izan zen partiduko izenik garrantzitsuena, jokalari bilbotarrak egin baitzituen bere taldeak lortutako tanto guztiak. Batzuk entsegua gauzatuz eta beste batzuk zigor-kolpeen ondorioz.

Talde lokalak ez zuen amore eman, eta markagailuko tantoak berdintzea lortu zuen, baina, une horretatik aurrera, Barbariansek lan-jantzia jarri, eta ezinbesteko puntuak eskuratu zituen, bere helburua lortzeko funtsezkoak.

Insuk bikain asmatu zuen tantoa egiten, eta gainerako jokalariak ere ondo aritu ziren beste arlo batzuetan; hala, zelaiaz nagusitu ahal izan ziren, eta, azkenean, garaipena lortu zuten 5-11 emaitzarekin.

Hurrengo jardunaldian, Zuazolaren jokalariek atsedena izango dute, eta hobeto prestatu ahal izango dute Baztanen kontra jokatu beharreko partidua. Lehia hori irabaziz gero, Barbarians postu bikainean jarriko da jauzia egin ahal izateko.

 

URIBEALDEA “B” – 5 vs UNIVERSITARIO BILBAO RUGBY “B” / BARBARIANS – 11

GORA UBR!