Partidu landua Fangon: bi taldeen arteko talkan akatsak nagusitu ziren ondo egindako lanaren gainetik. Bilboko taldeak atera zion etekin gehiago bere jokaerari, izan zituen aukerak baliatu baitzituen puntuak eskuratzeko. Alabaina, amaiera arte sufritu zuen, bizkaitarrek egindako akats batzuez baliatu nahi izan baitzuen arerioak, nahiz eta, zorionez, ezin gauzatu.

Partiduaren hasieran, arerioek indarrak neurtu zituzten, lerroen arteko hutsune bila edo aurkakoen akatsak baliatu nahian, defentsa-murrua zeharkatzeko. Hanketako jokoa nagusitu zen, eskuko paseen kalterako, batzuek zein besteek ez baitzuten lortzen paseak zuzen lotzea.

Minutuak aurrera egin ahala, Universitario arrisku gehiago sortzen hasi zen, hainbat aldiz hurbildu baitzen entsegu-marrara. Horietako batean, 5. zenbakiko jokalari bilbotarrak, Lashak, txartel horia jaso zuen, Bilboko zaleek ondo ulertu ez zuten erabakia, eta aulkian eseri behar izan zuen hamar minutuz.

Hala ere, Vigok ez zuen asmatu nagusitasun horretaz baliatzen, Fede eta Torronen jokalariak izan baitziren aukerei etekina atera zietenak. De Klerk-ek bi zigor-kolpetan egin zuen tantoa, eta, horri esker, Universitario taldea 6-0 aldearekin iritsi zen atsedenaldira.

Aldageletatik bueltan, bilbotarrek hobeto jokatu zuten, baina ezin izan zioten horri etekina atera. Aitzitik, galiziarrek tantoa egin zuten, hain zuzen, Gabardosek zigor-kolpe batean, 52. minutuan.

Etxekoek hiru puntuko aldea zuten, baina, artean, minutu asko falta ziren, eta edozer gerta zitekeen.

Horiek horrela, UBR ez zen bere zelaian itxi, egoera hori akuilua izan zen haientzat, eta ondoz ondoko hainbat pase egitea lortu zuen jokaldi batean Vigokoen marka-marrara iritsi zen, eta Straussek entsegua gauzatu zuen, amaierarako 20 minutu falta zirela. Horren ondoren, De Klerk-ek aurretik jarri zuen Bilboko taldea, alde argiz, 13-3 emaitzarekin, eta, partiduaren garapena ikusita, bazirudien alde hori nahikoa izan zitekeela bilbotarrentzat. Gainera, taldeak beste tanto bat egin, eta 16-3 emaitza azaldu zen markagailuan, bai eta Bilboko zaleen baikortasuna piztu ere.

Baina, beste batzuetan bezala, Uniko jokalariak partidutik deskonektatzen hasi ziren, arerioarentzat akuilua izan ziren akatsak egiten. Brizuelaren entsegu bati eta ondoko transformazioari esker, urdinaz jantzitako jokalariek beldurra sartu zieten ikusleei.

Azken minututan, bazirudien edozer gerta zitekeela, eta halaxe izan zen, Vigok moztutako baloi bati esker talde bisitariak eskura izan baitzuen garaipena, baina ez zuen asmatu baloiari eusten. Oraingoan, zuri-gorriek zortea aldeko izan zuten azken uneetan, garaipena Fangon geratu baitzen, 16-10 emaitzarekin.

Ezinbesteko garaipena Universitariorentzat, aukera ematen baitio ibili beharreko bideari baikortasunez begiratzen jarraitzeko.

Universitario Bilbao Rugby 16 vs Kaleido Universidade de Vigo R.C. 10

8 Jardunaldia. Ohorezko B Maila .

GORA UBR!!