UBRko neskak Euskadiko hiriburura joango dira, euskal ligaren seigarren norgehiagokan parte hartzera. Aurkaria Gaztedi taldea izango da, sailkapenaren bosgarren posizioan dagoena, hau da, Bizkaiko taldea baino postu bat gorago.

Partidaren baldintzatzaile nagusietako bat eguraldia izango da, zalantzarik gabe; izan ere, egun euritsu eta hotza izango dela iragarri dute, beraz, partida apur bat deserosoa izan daiteke talde bietako kideentzat.

Gasteiztarrek kide gutxiago dituzte denboraldi honetan, baina gorputzean gorputzeko jokaldietan gogor ibiliko dira, eta, batez ere, baloia hegaletan zehar bizkor mugitzen saiatuko dira.

Bestalde, Fangoko neskak gogotsu daude aurrekoan durangarrei irabazi ostean, eta joera horrekin jarraitu nahi dute, beren garapenean aurrera egiteko. Apurka-apurka badoaz finkatzen.

Talde bien artean berdintasuna da nagusi zelaiko eremu guztietan, beraz, aurkarien hutsak eta aukerak ondoen baliatzen dituenak lortuko ditu puntuak.

Esconsu Gaztedi Rt vs Universitario Bilbao Rugby.

Emakumezko Euskal Liga – 6 Jardunaldia.

Vitoria-Gasteiz /Gamarra – Azaroak 16 Larunbata / 15:30etan.

 

GORA UBR!!