BULTZA Liga, Euskal Herri mailan duela 3 urte martxan jarri zen errugbi inklusiboko txapelketa aurrendaria da. Bertan, egun Euskal Herrian gauden lau talde barneratzaileok parte hartzen dugu. Hauen elkarlanari esker abiatu eta aurrera egin du lehiaketak.
Proiektuak, errugbiaren baloreetan oinarriturik, gizartean aniztasun funtzionala duten pertsonen erabateko inklusioa sustatzea du helburu.
Talde lana, baloreak, konpromezua eta errespetua landuz, harresiak apurtu nahi dituen liga partehartzaile eta mixtoa eraiki nahi izan dugu.
Non, gurekin errugbian jolastu nahi duen pertsona oro, ongietorria den.