Bilboko Universitarioaren garaipen landua, aurpegi eman zuen Bera Bera taldearen aurka.

Partidaren hasieran, bisitariak nagusitu ziren, baina etxekoek inauguratu zuten markagailua, De Klerk-ek transformazioa egin ondoren.

Egoera horrek ez zuen aurkariaren jokoa aldatu, gipuzkoarrek zelaian nagusi izaten jarraitu baitzuten, eta markagailuan aurretik jartzea lortu baitzuten, etxeko taldeak egindako opariren batekin.

Bazirudien Bera Bera jabetua zela Fangon gertatzen zenaz, baina meleko hainbat ekintzatan zuri-gorriek aurkariaren 22 lerrora eraman zuten obalatua, eta, horri esker, lehia berdinago utzi zuen entsegu bat gauzatu zuten. Alabaina, donostiarren joko azkar eta bizkorrak Fede eta Torronen taldea hautsi zuen, eta aldeko emaitzarekin amaitu zuten lehen zatia, hain zuzen, 10 eta 18ko emaitzarekin.

UBRk erabat aldatu zuen jokaera aldageletatik bueltan; jokoaren agintea hartu, eta aurrelariaren indarraz baliatu zen hainbat entsegu gauzatzeko. 12 eta 0 aldeko partziala etxekoentzat, eta etxeko zaleek alaitasunez jauzi egiten zuten, zelaian gertatzen ari zena ikusita.

Borja Lozano UBRko kapitaina hamar minutuz bidali zuten aulkira, txartel horia atera ondoren; bazirudien horrek haizea eman ahal ziela bisitariei, baina guztiz kontrakoa gertatu zen. Etxekoek jokoan zuten nagusitasunari esker, Sáenzek beste entsegu bat egin ahal izan zuen. Klerk-ek transformazioa gauzatu, eta 36-23 emaitza azaldu zen markagailuan, kontuak nola zihoazen ikusita behin betikoa zirudien emaitza.

UBRk erabat deskonektatu zuen, eta, ondorioz, tokia utzi, eta aukera eman zien donostiarrei entsegua egin ondoren beldurrarazteko.

Azken minutuetan, markagailuan 36-30 emaitza zegoela, bisitariak etengabe aritu ziren erasoan, baina etxekoen defentsak geldiarazi zituen. Horrenbestez, UBRk ondoz ondoko seigarren garaipena lortu ahal izan zuen.

Garaipen honekin egun handia osatu zuen UBRk, goizean Bilboko errugbi-taldea osatzen duten taldeak aurkeztu baitzituen Fangon, guztira 480 jokalarik baino gehiagok jokatzen baitute.

Hurrengo jardunaldian, UBRk kategoriako liderrari egingo dio harrera, Getxo RT taldeari.

Universitario Bilbao Rugby 36 vs AVK Bera Bera 30 / Ohorezko  B Maila – 9 Jardunaldia

GORA UBR!!