Egunak aurrera doaz, eta ligako oilarretako bat gurean izan ondoren, Bera Bera taldea, gaur kategoriako liderra daukagu gure artean, Getxo Rugby. Orain arte, partida guztiak irabazi ditu.

Abantailaz hartu du aurrea, gainera. Garaipenak oso argiak izan dira. Juan Carlos Badok zuzendutako taldea esperientzia handikoa da. Esan dezakegu liga osoko aurrelari onenak dituela.   Getxoztarrek talde izugarria daukate, etxeko kirolariz eta kanpotarrez ere osatua. Horrek indarra ematen dio berez sendoa den talde horiari.

Bereziki nabarmendu behar da Getxok fase estatikoetan eta defentsan duen boterea, bertatik eraikitzen baitute jokoa.

Urte mordoa daramate Ohorezko Mailan, eta denboraldi honetan jauzia emango dutela ematen du. Azken asteburuetan, hala izan daitekeela erakusten ari dira.

Universitario taldea sailkapenaren laugarren postuan dago, eta badaki aurkari gogorra duela, baina talde honek aurrekoetan ere erakutsi du ezer ez dela ezinezkoa.

Fangoko taldeak ahalik eta joko onena egingo du eta aurrelarien talentua aprobetxatuko du, aurkarien lerroetan egon daitezkeen tarteetan aukerak bilatzeko.

Bilbokoek bajaren bat ere izango dute, baina beste batzuetan erakutsi dutenez, badaukate horiek estaltzeko gaitasuna.

Universitariok partida ona egin nahi du etxean, bertaratzen diren guztiek merezi duten modukoa.

UBR y Getxo, maila handiko norgehiagoka. Errugbiaz gozatzeko aukera bikaina.

GORA UBR!

Universitario Bilbao Rugby vs Getxo Rugby –  Ohorezko B Maila – 10 Jardunaldia.

Azaroak 30 – 18:30etan – Errekaldeko Kiroldegia – Bilbo.