Beste derby bat UBR taldearentzat. Oraingoan, Uribealdearen aurka arituko gara, Andanzas zelaian.

Partida garrantzitsua izango da bientzat. Bertakoen kasuan, beheko postuetatik irteteko erabakigarria izango da; Universitarioren kasuan, berriz, lehenengo buelta ondo bukatu eta aurtengo helburu nagusia lortzeko bidean aurrera egiteko.

Kontuan izanda aurkariak azken aurreko postuan daudela, pentsa liteke bilbotarrek erraz izango dutela norgehiagoka, baina ez da horrela izango.

Uribealdea talde sendoa da. Kontaktuetan borroka egiten dute eta esperientzia handiko aurrelariak dituzte. Bertakoek alde izango dute, seguru aski, lokatzez betetako zelaian hobeto moldatzen direla, eta litekeena da partida honetan zelaia hala egotea.

Fede eta Torronen jokalariek hainbat baja izango dituzte, beraz, aldaketa batzuk egin beharko dira ¾ lerroetan. Uni taldeko jokalariek, zorionez, badakite zer dagoen jokoan, beraz, hasiera-hasieratik irtengo dira puntu bila, beren egitekoa ondo betetzera eta zertarako gai diren erakustera.

Kontzentratuta egon beharko dute, joko ireki eta bizkorra egiten saiatu, aurkariei baloia lortzeko bidea eman ahal dien ahalik eta akats gutxien egiteko. Horiek izango dira garaipena lortzeko gako nagusiak.

 

GORA UBR!!

Uribealdea RKE vs Universitario Bilbao Rugby.

Ohorezko B Maila. – 11 Jardunaldia.

Abenduak 6. 12:00etan. Ardanzas – Plentzia.