Barbarians taldeak Eibar “B” taldeari irabazi zion lehengo egunean Unben. Aurkariak jende gutxirekin jokatu behar izan zuen, eta hori oztopo bat izan zen eibartarrentzat.

Bilbokoak hobeto ibili ziren hasieratik, eta hori oso argi ikusi zen markagailuaren amaierako egoeran.

Bizkaitarren inguruko puntu negatibo moduan aipatu behar da Emoren kaleratzea. Denboraldiko bigarrena izan da, beraz, suspentsioa izango du.

Uribealdea “B” izango da Zuazolaren jokalarien hurrengo aurkaria. Taldeen lehenengo faseari amaiera emango dion norgehiagoka.

Avia Eibar “B” 5 vs Universitario Bilbao Rugby “Barbarians” 48.

Euskal Liga –  9 Jardunaldia.

(Argazkia-Eibar RT)

GORA UBR!!