Aurrekoan esaten genuen moduan, orain gutxira arte partida guztiak irabazita zeuzkan taldea Fangoko zelaian izan da. Oraingoan ere, argi utzi dute beren lidergoa.

Mirandaren jokalariak hasieratik gailendu ziren, eta zelaiaren eremu guztietan bilbotarren aurretik ibili ziren. Horrela izanik, partida kontrolatuta eduki zuten uneoro.

Hala ere, Universitarioko neskak erne ibili ziren, gogor borrokatu ziren, eta saiakera guztiak egin zituzten, Euskal Ligako gainerako talde guztien aurretik doan talde honen aurka.

Une honetan zortzigarren postuan dagoen Errioxako taldea izango da Fangoko nesken hurrengo arerioa. Azken hauek, zortzigarren topaketaren ostean, bosgarren posizioan geratu dira.

Universitario Bilbao Rugby 7 vs Eibar RT 46.

Emakumezko Euskal Liga / 8 Jardunaldia.

GORA UBR!