Universitariok ezin izan zuen 2019. urtea garaipen batekin amaitu ermitan; hurbil egon zen, baina Zarautzen aldeko zigor-kolpe batek porrotaren “zigorra” eragin zion Bilboko taldeari.

Errekaldeko taldeak baja ugari zituen partida honetarako. Partidua hasi baino lehenago, beste bajaren bat izan, eta aldaketak egin behar izan zituen zelaira atera behar zen taldean.

Arerioak, Zarautzek, hiru porrot izan zituen azken lau jardunaldietan, eta etxekoak baino hobeto atera ziren, jokoa mendean hartuta.

 

Bilboko taldeko 6. zenbakia zuen Jordy Escobarri txartel horia erakutsi zioten partiduaren hamargarren minutuan, eta horrek abantailan jarri zituen gipuzkoarrak, jokalarien kopuruari dagokionez. Horri esker, zelaiko lerro guztiez jabetu ziren, nahiz eta ez lortu entseguak gauzatzea. Estradak tantoa lortu zuen zigor-kolpe baten bidez, eta ekintza horren emaitza izan zen lehen aldian markagailura igo zen bakarra.

Aldageletatik itzulita, lehenengo berrogei minutuen jarraipena izan zen. Bisitariak nagusi ziren eta, hori dela-eta, partidua berriz hasi eta minutu gutxira entsegu bat egitea lortu zuten.

Zarautzeko Valencianok tantoa egin zuen, bai eta etxeko taldean aldaketa eragin ere, une horretatik aurrera, maizago iritsi baitziren entsegu-lerrora. Van Stadeen-ek entsegu bat egin, eta 5-8 emaitza igo zen markagailura, Fangoko zale ugarien pozerako.

Universitario gehien bultzatzen ari zela, Straussek txartel horia jaso zuen, eta, hala, presio handieneko uneetan, jokalari bat gutxiagorekin geratu zen talde zuri-gorria. Egoera horrek ez zuen UBR lur jota utzi. Estradak zigor-kolpe batean lortutako tantoak baizik ez zuen hautsi etxekoek jokoan zuten nagusitasuna; horrek, gainera, abantaila gehiago eman zion bere taldeari, hain zuzen, 5-11.

Bilbotarren presioaren ondorioz, Zarautz itxi egin zen bere eremuan, eta, pixkanaka, etxeko aurrelariaren lanari esker, Lashak entsegu bat gauzatu zuen. Horren ondoren, Garcíak transformazioa lortu zuen, eta Universitario taldea aurretik jarri zen markagailuan, 12-11.

Alabaina, egindako lanak ez zuen fruiturik izan, gorakadak ez zuen saria jaso; izan ere, Estradak beste zigor-kolpe batean lortutako tantoari esker, bisitariek garaipena lortu zuten: 12-14.

GORA UBR!!

UBR 12 vs Babayauto Zarautz Rt 14 / Ohorezko B Maila – 12 Jardunaldia.