Jarraian 3 porrot lortu ostean, zurigorriek, 2020ko lehenengo neurketan, irribarrea berreskuratu dute Asturiaseko “Belenos” taldea garaitu ondoren, aurkari zuzena izanik taulako erdialdeko eremuan.

Partida hasi baino lehen, isilpeko minutua ospatu da, gure klubaren partaide batzuen hildako familiarren omenez.

Bilbotarrek, neurketaren hasieran bisitarien nagusitasunaren aurrean kateak hautsi dituzte, Asturiasekoei garaituz eta markagailuan aldea markatuz, lehenengo tartea modu mesedegarrian utziz.

Aldageletatik bueltan, etxekoek hasiera bikaina egin dute eta horren ondorioz, etxekoen alde neurketa bideratu dela antzeman da, baina, huts egite eta lasaitasun minutu batzuei esker, markagailua estutu da azkeneko une agoniakoan, hala ere, momentu horiek era zoriontsu batean amaitu dira afizioa lasaitasunez arnasa hartuz.

GORA UBR!!

Universitario Bilbao Rugby 30 vs Belenos Rugby Club 26

Ohorezko B maila. 14. jardunaldia.