UBR taldearen garaipena Unben Avia Eibarren aurrean

Aldi estatikoetan izandako nagusitasuna eta egindako defentsa izan dira bilbotarren garaipenerako gakoak. 

Partiduaren hasieran Universitariok izan zuen nagusitasuna, jokaldi bikainak egin baitzituen, bai eskuko jokoan, bai aurrera egiteko oinezko kolpean.

Pixkanaka, Universitariok bere lekua hartu zuen, eta Lance Jurgens jokalari iritsi berriak lortu zituen lehen puntuak, entsegua gauzatu baitzuen konbinazio bikain baten ondoren.

Meléetan eta touchean nagusitasuna izateak aukera eman zion Bilbao Rugbyri argi eta garbi menderatzeko, eta, ondorioz, beste entsegu bat gauzatu zuen.

Etxeko jokalariak ez ziren gai bizkaitarren lan onari aurre egiteko, ez defentsa-lerroa gainditzeko, ez bisitarien igoera gehienak geldiarazteko.

Arrizabalagak zigor-kolpe batean egin zuen tantoa, partidua hasi eta 30 minutura, eta, horri esker, eibartarrek punturen bat eskuratu ahal izan zuten lehen denboraldian.

Bilbao Rugbyren nagusitasuna lehen berrogei minutuen amaieran islatu zen; izan ere, touch batean obalatua berriro eskuratu ondoren, eta aurrelarien bultzadari esker, Eibarko marka-lerrora iritsi ziren, eta Van Stadek beste entsegu bat egin zuen.

Lehen aldiaren amaiera, eta 3-17 puntuazioko aldeko emaitza.

Aldageletatik bueltan, aldaketa izan zen une batez jokoan; izan ere, Eibarrek agintea hartu zuen zelaian, eta obalatua hobeto mugiaraztea lortu zuen. Ondorioz, ordu-laurdena igaro baino lehen, beste entsegu bat egin zuen.

Aurreko jardunaldietan, presio handieneko uneetan,  Universitario gaindituta gelditu zen; baina, gaurko partiduan, jokalari zuri-gorriek ondo asmatu zuten etxeko taldearen erasoa gelditzen, eta galarazi zieten partidua irabaztea.

Etxekoek ahalegina egiten zuten arerioen defentsa gainditzeko, baina zuri-gorriek, beren joko bikainarekin, ez zieten uzten ez alde batetik ez bestetik hurbiltzen.

Fangokoek bazekiten gaurko partidua garrantzitsua eta beharrezkoa zela, eta ez ziren Unberaino joan garaipenari ihes egiten uzteko; beraz, gipuzkoarren nagusitasuna hautsi ondoren, obalatua bereganatu zuten berriz, eta Eibar behin betiko haustea lortu zuten.

Beste bi entseguri eta zigor-kolpe bati esker, Universitario Bilbao Rugbyk garaipena ziurtatu zuen Unben, 10-32 emaitzarekin.

Zelaian sintonia handia egon zen Unbera joandako zale bilbotar ugarien eta UBR taldeko kideen artean; zaleak, beti bezala, beren jokalariekin egon ziren, eta amaieran txalo-zaparrada handia egin zuten.

Datorren astean, taldeko faboritoetako batek bisitatuko du Fango, Gernika RT taldeak. Bizkaitarren arteko derby honetan, Errekaldeko zelaiko harmailak beteko dira berriz.

 GORA UBR!!

Avia Eibar 10 vs Universitario Bilbao Rugby 32 / Ohorezko B Maila – 15. Jardunaldia