Bilbotarrek Zornotzako URK taldeari irabazi diote lehenengo jardunaldian.

Zuazolaren jokalariek bideratu zuten partida hasieratik, eta lehenengo hamar minutuak igaro aurretik, markagailua inauguratu zuten, Iñigo Calzónen entsegu baten bidez.

Bertakoak nagusi izan ziren zelaiaren eremu guztietan. Jokoaren ardura euren gain hartu eta arerioa gainditzea lortu zuten, bai fase estatikoetan, baita joko-ekintzetan ere.

Atsedenaldian 19 eta 0ko emaitza zeukaten; argi zegoen Universitario taldeak abantaila handia zeukala, eta bide horretatik jarraitu zuten.

Bigarren zatian jokoa antzera garatu zen. Bertakoak izan ziren nagusi. Azkenean , 48 eta 0ko emaitzarekin bukatu zuten, bilbotarren alde.

Iruña izango da Barbarians taldearen hurrengo aurkaria, Arrateren aurka galdu eta gero.

UBR “B” – Barbarians 48 vs Zornotzako Urgozo 0

Euskal Ligaren Igoera Fasea. 1. Jardunaldia.

GORA UBR!!