Barbarians, Nafarroara bidaiatuko du igoera faseko bigarren neurketa jokatzeko. Iruña RC, lehenengo fasean bere multzoko bigarren postua lortu zuena eta aurreko jardunaldian faborito baten kontra jokatu eta galdu zuena, Kanpazar Arrasateren aurka alegia, da aurkaria.

Iruña RC, aurrelariek egiten duten lan trinkoagatik aurkari zaila da; hortaz, larunbat honetan Bilboko defentsa funtsezkoa izango da.

Zuazolaren jokalariek neurketa honetan irabazi ezkero, gerora aurkituko dituzten aurkari nagusiagoen kontra jokatuko dituzten partidak aurre egiteko “plus” bat izango dela kontziente dira; aurkari “nagusi” horiek jardunaldi honetan elkarren aurka neurtuz. Horrenbestez, neurketa honen ondorioz, denboraldi honetan burutzen ari diren la ona eusten jarraitu nahi dute, eta garaipenarekin lehentasunezko posizioa lortzen saiatuko dira.

Iruña RC vs UBR “B” – Barbarians . Euskal Ligaren igoera fasea. 2. jardunaldia

Otsailak 1 larunbata. 16:00etan / Iruña. Nafarroako unibersitate  kiroldegian.

GORA UBR!!