Esconsu Gaztedi taldea, UBR-ren aurkaria izango da hirugarren jardunaldian.

Bi taldeak, bigarren faseko partida guztiak irabazi dituzte; beraz, gehieneko puntuekin helduko dira hitzordura. Hortaz, neurketa hau irabazten duenak bakarkako lider gisa sailkatuko da.

Carlonen jokalariak aurkariaren zailtasunaz kontziente dira eta aurreko fasean eurei gailendu izan arren, jardunaldi hau aurrekoarekin zer ikusirik ez duela izango jakitun dira.

Defentsan kontzentrazioa nagusi izan behar du, aurkariei inolako aukerarik eman gabe eta bilbotarren ezaugarri den joko alaia eta dinamikoa burutuz. Horiek, puntuak UBR-ren kutxatilan sartzeko giltzarriak izanik.

Sasoi hoberenean dauden bigarren multzoko taldeen arteko derbia izango da, Unibertsitateko zaleek zein jarraitzaileek berriro ere “ermitan” gozatzeko norgehiagoka izanez.

UNIVERSITARIO BILBAO RUGBY vs ESCONSU GAZTEDI RT.

Emakumezko Euskal Liga. 2. Fasea / 2. Multzoa – 3. Jardunaldia.

Otsailak 1. Larunbatean- 17:00etan.  Errekaldeko Kiroldegia Bilbo.

GORA UBR!!