Eneko Carlonen neskek garaipena lortu dute Gaztedi RT bataiatzaile baten aurka, honek azken momentura arte bilbotarrei neurketaren garaipena zaila utziz.

Etxekoentzat mesedegarri hasi da norgehiagoka; obalatuaren jabe izaten eta entsegu zein zigor kolpeen bidez puntuak markagailura igoz.

Atsedenaldian lortutako emaitzak, 24-0, bizkaitarren nagusitasuna islatu du lehenengo zatiaren amaieran.

Bigarren zatia aldaketekin hasi da, gasteiztarrak puntu gehiago lortzeko, lerroak igotzen eta erasoan estutzen hasi dira. Horretarako, defentsaren aldea hobetu egin dute, era horretan, etxekoek lehenengo zatian burututako jokoa hedatzeko aukerarik gabe utziz.

Partida, 38-24 UBR-ren alde bukatu da. Garaipen horri esker, bilbotarrak taldeko kokapenean bakarkako lider gisa jarri dira.

Datorren asteburuan Liga geldialdia izango da; hortaz, hamabost egun barru, UBR-ek Donostiara bidaiatuko du Bera Bera-ren aurka lehiatzeko.

Universitario Bilbao Rugby 38 Vs Esconsu Gaztedi RT 24 / Emakumezko Euskal Liga.

 

GORA UBR!!