Barbarians, Baztaneko taldea hartuko du Fangon larunbat honetan, hau Euskal ligako 1. mailara igotzeko faboritoetako bat izanik.

Zuazolaren gizonek larunbat honetan aurrean izango duten aurkaria, esperientzia handia duen taldea da. Izan ere, Euskal dibisio gorenean murgilduta egon den taldea baita, eta maila horretara bueltatu nahi du.

Talde honek aurrealde indartsua eta defentsa eraginkorra du; horrek, aurkariari bere jokoa modurik hoberenean garatzen ez uztea eraginez. Burutzen duten joko hori gureek lehen fasean jada sufritu dute, horren arrazoia, partida batean irabazi zutela eta bigarrenean amore eman zutela izanik.

Aurreko jardunaldian, Nafarroako beste taldearen, Iruña RC, kontra jokatutako neurketa galdu ostean, partida honek igoera lortzeko izugarrizko garrantzia dauka; zeren eta, galduz gero, helburua asko zailduko litzateke. Aldiz, garaipena lortuz gero, bilbotarrek euren aukerak osorik mantenduko lituzkete.

Aurkariari jokoa erraztuko dion akatsik ez egiteko, defentsak kontzentrazioa mantentzean dago giltzarria, eta era horretan, norgehiagoka etxekoen alde ipintzea.

Bi aurkarien arteko berdintasuna dela medio, lehen faseko partidetan ikusi den bezala, neurketan gertatuko diren xehetasun txikiek, talde batek edo besteak irabaztea eragingo dute. Horregatik, hasieratik zelaira kontzentratuta irtetea izango da bizkaitarrek une oro buruan izango duten esaldia.

Universitario Bilbao Rugby «B»- Barbarians Vs BRT Menditarrak

 Euskal Ligaren igoera fasea. 3. Jardunaldia. / Larunbata otsailak 8. 16.30etan.

Errekaldeko Kiroldegia – Bilbo.

GORA UBR!!