Universitario eta Oviedo Rugby taldeak aurrez aurre egongo dira berriz ere, bientzako oso garrantzitsua izango den partida batean. Oraingoan, asturiarrak bilbotarrak baino beharrizan handiagoz datoz, izan ere, Oviedokoak sailkapenaren azken postuan daude, eta Fangon galduz gero, beheranzko norabidean jarriko lirateke. Bertakoentzat ere lasaitasun handia ekarriko luke larunbat honetan irabazteak, kategoria mantentzeko berme ia erabatekoa izango litzateke eta.

Egia da kanpotarren maila sailkapenean islatzen dena baino askoz altuagoa dela. Arlo instituzionalari dagokionez, urte gorabeheratsua izan dute, eta hainbat partidatan zorte txarra izan dute, azken unean galdu baitute, baina irabaztea merezita. Gauzak horrela, Jordi Sánchezen jokalariek sailkapenean behera egin dute, eta orain irabazi beharra daukate, mantentzeko aukerak izateko.

Oraingo taldeak ez dauka zerikusirik lehen txandakoarekin. Hainbat lerrotan sendotu egin dute taldea; izan ere, kategoria salbatu nahian, jokalari oso fisiko eta tekniko batzuek bat egin dute urdinekin.

UBR taldeak Gasteizen elkar ikusi zuten azken aldian zeukan antzeko taldea dauka, orduko hartan jokatu ezin izan zuten jokalariak gehituta.

Bizkaitarrek badakite partida hau oso garrantzitsua dela eta zer dagoen jokoan; beraz, hasieratik oso kontzentratuta egon beharko dute, akatsik ez egiteko. Aurkariei aukerarik ez eskaini eta eurek hain ondo menderatzen duten joko arina zabaltzea funtsezkoa izango da garaipena lortzeko.

Balendin Deuna izango dugu aurreko egunean; ea baliagarria zaigun zaleen eta taldekideen arteko maitasuna are gehiago indartzeko, eta garaipena lortzeko. GORA UBR!!

Universitario Bilbao Rugby VS Real Oviedo Rugby Club

Ohorezko B Maila – A Multzoa – 18. Jardunaldiaa.

Otsailak 15. 18:00etan / Bilbo – Errekaldeko Kiroldegia.