Larunbatean Universitariok etxetik kanpo jokatu beharreko hiru partiduren ibilaldiari ekingo dio Donostian, eta Bera Bera da martxoaren erdian Fangora itzuli arteko ibilbidean lehiatzeko izango duen lehen taldea.

Donostiarrak multzoko azken-aurreko postuan sailkatuta iritsiko dira hitzordura, garaipen bakarra lortuta, hain zuzen, aurreko jardunaldian Eibarren aurrean. Bestalde, bilbotarrak multzoko buru dira, eta partidu guztiak irabazi dituzte.

Jokoan dauden puntuak eskuratzeko gakoa bizkaitarrek beren jokoa egin ahal izatea izango da. Estilo eta jolasteko modu horrek emaitza onak eman dizkie orain arte.

UBR faborito gisa aterako da duelu honetan, baina etxeko jokalariek talde indartsua osatzen dute.

Partidua baliagarria izango da gure emakumezkoen taldeak izandako hazkundea ikusteko; bai bilbotarrak bai donostiarrak egun berean hasi ziren lehian, beraz, talka honek bi taldeen garapena eta hazkundea ikusteko balioko du.

Termas Bera Bera VS Universitario Bilbao Rugby. / Euskal Liga.

Otsailak 15 – 16:00etan / Kote Olaizola Zelaian -Donostia.