Universitario Bilbao-ren egoitzak, delegatuei, begiraleei eta entrenatzaileei zuzendutako prestakuntza bat hartuko du datorren astelehenean, otsailak 17, arratsaldeko 19:00etan.

“Bullyng-aren kontra jokatzearen plazera” hitzaldiaren izena da eta Joseba Etxebeste Otegi, EHUko Heziketa fisiko eta kirolaren fakultatearen irakaslea, hizlaria izango da.

Etxebestek, irakasle lanetan esperientzia izateaz gain, errugbiarekin lotura handia dauka; izan ere, Katalunian “Rugby Inef” irakaslea izan zen eta egun, Gaztedi RT taldeko 16 azpiko taldea entrenatzen du eta “alavés club” eskola zuzentzen du.

“Bullyng-aren kontra jokatzearen plazera «El placer de jugar contra el bullying».

Otsailak 17, astelehena. Arratsaldeko 19:00etatik 20:30ak arte.

Helbidea: Universitario Bilbao Rugby egoitza/Artazubidea kalea, 5. Zenbakia, Bilbao.

Izena emateko esteka:

https://docs.google.com/forms/d/1iVvh7fbj7ZRclmi6-MYxyX1NleQ4z8mJ0Px-qmJJdcg/edit?usp=drivesdk