Barbariansek porrot egin zuen Fangoko ermitan Arrasateren aurka. Jardunaldi honetan, gipuzkutarrek haien esperientzia inposatu zuten berdintasuneko momentuetan.

Bilbotarrek amore eman ez zuten arren, haien akatsek eta defendatzerakoan egindako hutsegiteek erraztasuna eman zioten Arrasateri lehenengo zatian distantzia hartzeko eta hura partidu osoan mantentzeko.

Bigarren zatian bizkaitarrek bultzada eman zuten, markagailua berdintzen saiatuz, baina bisitarien esperientziak Zuazolakoen lanari aurre egin zion, Barbariansek erremontada lortzea ekidituz.

 

Universitario Bilbao “B” Barbarians 21 Vs Kanpazar Arrasate 27. / Euskal Liga.

GORA UBR!!