Riojak jokoan zeuden puntuak lortu zituen bere aukerak aprobetxatuz eta Uni Bilbaoren akatsez baliatuz, horrela partida era argian irabazteko.

Bi taldeak indartsu hazi ziren, izan ere lehenengo hiru minutuetan lortu zituzten lehen entseguak, eta Errioxa izan zen zelaian gertatzen zenari etekina ateratzen jakin zuena.

Atsedenaldiko emaitzak, 24-15, etxekoen nagusitasuna islatzen zuen eta baita bisitariek lehen zatiko azken minutuetan pixkat berreskuratu izana.

Baina Carlonen taldearentzat bigarren zatia ezin izan zen okerrago joan, zeren zuri-gorriek azken hogei minutuetan izandako deskonexio bati esker Mirallesen taldeak 36-22 bukatu baitzuen partida.

Domiberiaren aurkako porrotak bigarren postuan utzi ditu bizkaitarrak, Logroñokoek lehen postua eskuratuz.

Durango izango da Universitarioko hurrengo aurkaria Rekalden.

Domiberia R.C. Rioja  36 Vs Universitario Bilbao Rugby 22. – Emakumezko Euskal Liga.

GORA UBR!!