Larunbat honetako talkaren titulua era askotakoa izan daiteke, eta, beraz, utziko dugu bakoitzaren irudimenak nahi duen izena jar diezaion.

Partidu zaila izango da inondik ere, baina ezer ez da ezinezkoa. Aurkariaren kalitatea eta talde baten zein bestearen azken jardunaldietako aurrekariak kontuan izanda, itsasaldekoak dira faborito argiak.

Bilboko taldea baino hobea da Getxo, hala fisikoki nola teknikoki; beraz, beste garaipen hobaridun bat lortzen saiatuko da. Izan ere, atze-atzean du haren aurkari eta jarraitzaile nagusia, Gernika RT, lehen postua lortu nahian, posizio hobea izateko bi taldeek liga amaitu ondoren kategoriako multzoetako talderik onenen kontra jokatuko dituzten playoff-ei begira. 

Bajen ondorioz ahuldutako UBR Faduran aurkeztuko da, sentsazio onak berreskuratu nahian urteko azken partiduei begira. 

Zuri-gorriek emaitzaren presiorik gabe jokatuko dute partidua, talkaz gozatzeko asmoz. Ahalegin handia egin beharko dute defentsan, aurkari indartsua izango baitute aurrean, eta erasoan izandako aukerak aprobetxatu beharko dituzte emaitza positiboa eskuratzeko.

GORA UBR!! 

Getxo R.T. Vs Universitario Bilbao Rugby / 21. Jardunaldia.  Ohorezko B Maila.

 Martxoak 7. 16:00etan / Fadura – Getxo.