Hortaz, bazkideak erakartzeko kanpainarekin hasi gara, proiektu honetara gure hiriko, gure lurraldeko jendea erakarri nahian, jendearen laguntza, bultzada eta indarra lortzeko, horixe baita, izan ere, klub handi honen oinarria.

2020/21 denboraldirako, berrikuntza batzuk daude, hain zuzen, hauek:

1.- Azken urteetako kuota bera izaten jarraituko dugu, 100 € urtean, baina badago beste kuota bat hartzeko aukera ere, opari bat dakarrena.

2- Bazkideak eta zaleak gurekin identifikatuago sentitzeko modua bilatzen ari gara. Hori dela-eta, kuota berria ordainduta (110 € urtean), UBR-ren logoa duen kamiseta bat jasoko duzue.

3.- Baina aukera horretaz gain, bazkideek ere kamiseta hori eskuratu ahal izango duzue, kide berri bat ekartzen baduzue klubera. Horrek, gainerakoek bezala, 100 €-ko edo 110 €-ko kuota ordaindu ahal izango du.

4- Kirol-aldi honetan, DHB denboraldia noiz hasiko den oraindik jakin gabe, Ohorezko B mailako gizonezkoen seniorren partidak ordaindu egingo dira; beraz, bazkide ez diren zaleek ordaindu egin beharko dute partida horietan sartzeko. Beste arrazoi bat UNIri laguntzeko. 

5-  Enpresa eta denda batzuetan adosten ari diren bazkideentzako deskontuak erosketetan.

Laster jakinaraziko dugu zein diren lokalak eta entitateak.

Beste arrazoi bat zu bazkide izateko eta Bizkaiko errugbiko klub dekanoari laguntzeko.

Kuota berriarekin interesa duzuenok, bazkide gisa alta emateko eta zuen datuak emateko orduan, zuen kamisetaren neurria eta kolorea (gorria, zuria edo bioleta) adierazi beharko duzue, kamiseta eskatzerakoan, eta azalduko dizueten egunean jaso Errea dendan.

Beste baten bidez alta ematen duen bazkide berriak, bestalde, pertsona horren izena adierazi beharko du.

Informazioa jasotzeko eta alta emateko helbide elektronikoa: info@ubrbilbaorugby.eus

Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 670525787 telefono-zenbakira.

Garrantzitsua: alta ematean, promozio horiek erabili ahal izateko txartela eskatzea. Bazkide zaharrak zein berriak izan.

https://ubrbilbaorugby.eus/eu/bazkideen-berriztatzea-eta-bazkide-berrien-izen-ematea/

 

GORA UBR!!