Urriaren 9an, ostirala, Espainiako Errugbi Federazioak kategoria guztietako egutegien zozketa egin zuen, eta Fangon denboraldia hasteko zozketaren emaitza hau izan zen: Valtecsa Universitario Bilbao Rugby taldearen eta Asturiasko Pasek Belenos taldearen arteko partidua.

Ohorezko B Mailara igotzeko fasean mailaz igoko den taldea berretsi gabe dago oraindik, baina egun gutxi barru jakingo da. Talde horrek hartuko du Vigoko galiziarren plaza, galiziarrek uko egin baitzioten zilar-mailako postuari. Dena dela, Valtecsa Universitario Bilbao Rugbyk dagoeneko badaki 2020-21 Ohorezko B Dibisioan izango dituen egutegia eta lehiakideak.

Belenos RC izango da Valtecsa UBRren lehen aurkaria 2020-21 denboraldian. Partida hori urriaren 24tik 25era arteko asteburuan izango da Fangon, baina ordua eta eguna berretsi gabe daude.

Gaur egungo egoera dela eta, 2020-21 denboraldian  lehiaketa-formatua aldatuko da. Hala, bada, denak denen aurka lehiatuko dira itzuli bakar batean, eta lehenengo seiek igoera lortzeko lehian jokatuko dute, eta azken seiek, berriz, ez jaisteko lehian.

 

Ilusioz eta gauza berriz beteriko denboraldia.

 

 

Gora UBR!!