Urriaren 24an, oso denboraldi desberdin bat hasiko da, azken urteotakoak ez bezalakoa, egungo egoerak hartaratua. Ligaren formatua aldatu da, itzulera bakarra izango baita, eta lehen txandaren amaierako lehenengo seiak lehian arituko dira igoera lortzeko, eta azken seiak, berriz, jaitsiera saihesteko.

Pasek Belenos, iaz Avilesén nagusitu zen eta Bilbon UBR-ren aurrean amore eman zuen taldea, izango da 2020-21 denboraldiko lehen aurkaria.

Gonzalo Padróren taldeak zenbait jokalari berri hartu ditu, eta horrek plus bat ematen dio Avilésko taldeari. Kalitate handiko jokalariak dira, hala nola Argentinako Matías Barrera, Gernika RTtik datorrena, Georgiako Tsotne Tchumburidze, Real Oviedotik iritsia, eta azkenik, Facundo Camardón argentinarra, Argentinako Belgranotik heldua.

Izenak eta kide kopurua ikusita, itxuraz taulako goiko postuetan egon behar duen jokalarien zerrenda.

Valtecsa Universitario Bilbao Rugby taldean ere aurpegi berriak egongo dira, besteak beste, Beñat Lavin entrenatzailea, UBR taldeak aurretik duenaz jakitun dena.

Lavinek esan digunez, taldea ilusio eta gogo handiz iritsi da lehen hitzordura, zenbait hilabetez geldirik egon ondoren.

Bilboko taldeak lan handia egina du, guztira 3 hilabete eta erdi eman ditu une honetarako prestatzen, eta ondo baloratu behar da jokalariek egin duten ahalegina.

Ilusioa, etenaldiaren ondoren gozatzeko gogoa, lan gogorra eta kontzentrazioa funtsezkoak izango dira denboraldi honi ahalik eta modurik onenean ekiteko.

“Agian, urduri samar egongo gara denboraldiaren hasieran, baina garrantzitsua izango da grina hori mendean hartzea eta kontrolatu dezakegun guztian arreta jartzea”, esan du entrenatzaile bilbotarrak.

Valtecsa Universitario Bilbao taldeak bere irudia berritu du, izen berriarekin, eta ahalik eta modurik onenean hasi nahi du, denboraldi berri hau ospatu ahal izateko, taldeko kideekin eta kideentzat.

 

GORA UBR!!

VALTECSA UBR vs PASEK BELENOS RC – OHOREZKO B MAILA – 1. JARDUNALDIA 

                                                  BILBO- ERREKALDEKO KIROLDEGIA – 17.30tan.