UBR-k jakinarazi nahi dugu denboraldi honi ekiteko jokatuko den Gizonezkoen Ohorezko B Mailako partida, urriaren 24an izango dela (larunbatarekin), 17:30ean, Fangon, eta ikusleak egotea baimentzen dela, baina leku-kopurua mugatuta.

Beraz, partidara joateko sarrera mugatuak eman behar ditugu, leku-kopurua horrela kontrolatu ahal izateko.

Sarrera mugatu horiek UBR-ko bazkideen artean zozketatzeko, zozketan parte hartu nahi duzuenok formulario hau bete behar duzue:

https://forms.gle/vvtwpDd3Zuftb45Y7

Izen-emateko formularioa betetzeko epea 2020ko urriaren 23an amaituko da (ostiralarekin) 21:00etan.

Sarrerak doakoak izango dira eta, parte hartu ahal izateko, bazkide-kuota egunean eduki beharko da.

Zenbaki bat esleituko zaie izena ematen dutenei. Zenbaki horietatik, 2020ko urriaren 23ko (ostirala) (21:25) ONCEren kupoitzarraren azken bi zifrekin bat datorrena izango da lehenengo sarrera, eta, hortik aurrera esleituko zaizkie sarrerak zerrendako hurrengoei. Zerrendako azkenera iristean, lehenengoarekin eta hurrengoekin jarraituko da.

99k baino gehiagok izena emanez gero, kontuan hartuko den zenbakia 2020ko urriaren 23ko (ostirala) ONCEren kupoitzarraren azken 3 zifrekin bat datorrena izango da. Bat ez den beste ehunekoen zenbakia zero dela joko da.

Irabazle suertatzen zaretenoi posta elektronikoz jakinaraziko dizuegu, eta parte hartzeko jarraibideak emango dizkizuegu (NAN eraman, maskara, jokabide-arauak, EZ erretzea, EZ edatea, EZ jatea…, tenperatura hartzea, etab.).

Protokolo zorrotz bati jarraituko zaio eserlekuak, zirkulazio-bideak eta abar esleitzeko, eta Bilbao Kirolak-en mendeko enpresa batek egingo du.

Irabazleek, hurrengo partidan edukiera-murrizketarik badago eta zozketan parte hartzeko izena ematen badute, zozketa honen alderantzizko hurrenkeran apuntatuko dira. Ordena horretan esleituko zaizkie sarrerak, zozketa nagusiaren ondoren sobran gelditzen badira, ezin izango baitute zozketa nagusian parte hartu.

GORA UBR!!