Valtecsa UBR Eibarrera joango da sailkapeneko azken taldearekin neurtzeko. Eibarko taldeak ez du batere garaipenik lortu, ezta punturik ere, orain arte izandako hiru jardunaldietan.

Hala ere, Gipuzkoako taldeak behar adina arma ditu egoera hori azpikoz gora jartzeko, eta, beraz, Valtecsaren kontra Unben jokatuko duen partida “abiaburutzat” hartuko du, egoera alderantzikatu nahian.

Avia Eibar 18 urtez beherako taldeko hainbat kidek osatzen dute, denboraldi honetan lehen talderako jauzia egin baitute, eta, horien ondoan, esperientzia handia  duten jokalari eskarmentudunak daude. Plantilla horri urrian Unben lurreratu ziren kanpoko hiru errefortzu gehitu behar zaizkio, eta aste honetan bertan zerrendara sartu berria izan den Zeelanda Berriko Mounga Taufateau flanker-a.

Hain zuzen, fitxaketetako bat, Gradyn Bowd kanadarra, argi nabarmentzen da Avia taldean, erreferente gailena eta tantogile nagusia baita, eta, gainera, atal horretan, Ligako lehen tantogileen artean dago.

Ferrol garaitu ondoren iritsi da jardunaldi honetara Valtecsa Universitario Bilbao Rugby. Partida horretan Bilboko taldearen alde hobea ikusi ahal izan zen, eta, batez ere, taldeak konfiantza hartu, eta jauzi txiki bat egin zuen sailkapenean.

Lavínek badaki oso garrantzitsua dela larunbat honetako talka, eta Eibarko klubak ez dituela gauzak erraz jarriko; eibartarren kontra izaten diren partidak beti izaten baitira zailak, eta xehetasun txikietan erabakitzen baitira maiz.

Entrenamendu-aste honetan, bilbotarrak lanean aritu dira hainbat egoeratako akatsak eta erroreak hobetu nahian, eta, batez ere, saioak egin dituzte lehen partidetan egon ez diren jokalari sartu berriekin.

Hitzordua, beraz, larunbat honetan, denboraldi hasieran minutu batzuk izan dituztenek jarrai dezaten lan ona egiten, eta jardunaldi honetan parte hartuko dutenek aukera izan dezaten beren kalitatea kideen kalitatearekin batzeko.

Aurreko denboraldian, bi taldeen arteko bi partidetan UBR-k bi garaipen lortu zituen, beraz, zergatik ez hirugarren garaipena lortu jarraian?

Avia Eibar Rugby vs Valtecsa UBR .       4.jardunaldia. Ohorezko B  Maila – A Multzoa.

 Azaroak28 – 16:00etan.

GORA UBR!!