Barbarians taldea Durangora joango da larunbat honetan Nissan Gaursa RT taldearen aurka jokatzera, Arrasateren aurka irabazi ondoren ligan lehen postuan daude.

Durango RT, euskal errugbiko talde erreferenteetako bat, txapelketa honetara faborito bezala iritsi da, ikasturte honetan goiko postuetan egoteko asmoa duen inaugurazio egunean erakutsi zuen plantillarekin eta, elementuak lagun izanez gero, jauzia emateko prest.

Barbarians Bera Beraren aurkako ikasturteko lehen partiduko plantilla berdinarekin joango da hitzordura, hori bai, duela zazpi eguneko partidan parte hartu ez zuten jokalari batzuk gehituz, horrela taldea osatuz eta aldaketa gehiago egiteko aukera edukiz.

Barbariansen taldeak garaipena bilatuko du Durangoren aurka, ligako hurrengo jardunaldiei hobeto aurre egin ahal izateko.

Aurripausuetan jokoan dauden puntuak lortzeko gakoa defentsa izango da, etxeko taldeari bere jokoa egiten utzi gabe eta erasoan sortzen diren egoerak aprobetxatuz.

Durango Nissan Gaursa RT vs Valtecsa UBR “Barbarians”  // 2.Jardunaldia. Euskal Liga – 1. Maila  Arripausueta-Durango / Urtarrilak 16. 16:00etan.

GORA UBR!!