Universitario Bilbao Rugby vs Gaztedi RT, arerio historikoen arteko lehia, Fangon edo Gamarran derbia bezala jokatzen diren norgehiagokak. Makina bat aldiz kategoria desberdinetan bizi izandako partida, bi klubek interes handiz bizi izaten dutena.

Partidak aukera asko emango dizkio irabazleari hurrengo fasera pasatzeko eta mailari eusteko, beraz, are garrantzi handiagoa hartzen du. Igandekoak kutsu hori du.

Durango izango da berriz ere Valtecsa UBR-ri harrera egingo dion etxea. Ourenseren aurkako lehiaren egunean bezala, ekarriko al dio Durangaldeko herriak zorte ona Errekaldeko taldeari.

Gaztedi RT multzoko bosgarren postuan dago, baina partida bat gutxiago jokatuta. Oso talde orekatua da, eta asko aurreratzen duten aurrelariak eta espazioa dutenean azkarrak eta oso arriskutsuak diren jokalariak ditu. Jokoa egituratzeko giltzarri diren pieza batzuek zuzentzen dute taldea, erdilariek, alegia.

M. Beltranen taldea une ezin hobean iritsiko da hitzordu honetara, bere sailkapenak eta ligan egindako lan onak agerian uzten duten bezala. Joan den astean Eibarren aurka jokatutakoaren moduko partidek -non Gipuzkoako taldea nagusi zen partida bati buelta eman zioten- argi erakusten dute arabarrek duten maila eta txapelketan egiten ari diren lan ona.

Bestalde, Valtecsa UBR egoera onean iritsiko da jardunaldi honetara, azken partidetan zelaian izan diren sentsazio hobeekin.

Lavínen jokalariek modu kontzientziatuan prestatu dute partida, garaipenaren garrantziaz eta balioaz ondo jabetuta. Entrenamenduetan, Uni Bilbaoko kideak gogor ari dira lanean norgehiagokari begira, makineria arlo guztietan leuntzen igandeko hitzordura ahalik eta ondoen iristeko, eta espero dute lokatzan landutakoa behar bezala islatzea Arripausuetako berdegunean, kontuak batere erraz jarriko ez dituen aurkari baten aurrean.

Partida bat, garaipen bat, gauzatuz gero azken jardunaldirako aukera guztiak zabalik utziko dituena.

Valtecsa UBR vs Gaztedi RT — 10.Jardunaldia. Ohorezko B Maila – A Multzoa

Durango. Urtarrilaren 31 – 11:30etan.

 

 GORA UBR!!