Gonzalo G. Quintana, 25 urtekoa, jokalari polibalentea da, izan ere, 9tik 15era edozein posiziotan jokatu dezake.

Quintana, Argentinan Liceo Navalen jokatzen zuela, iragana du errugni nazionalean, 2017-2018 denboraldian argentinar zentroak Getxo DHn parte hartu baitzuen.

Bernardo Quaranta, 28 urtekoa, Los 5o de Tandil (URMDP) eta Alumni (URBA) Elkarteko jokalari ohia Jaguarren eta M20ko Pumen kontzentrazioetan ere parte hartu du.

Bi jokalariek ostegun gauean egin zuten lur Bilbon, eta ostiralean izan zuten lehen kontaktua taldekideekin, Gaztedi RTren aurkako partidarako prestatzeko entrenamenduan. Azkenean, ezin izan dute partida jokatu, jokalari bizkaitarrek berrogeialdia gorde behar izan dutelako.

UBR taldeko zaleek egun batzuk itxaron behar izango dituzte jokalari berriak jokoan ikusteko.

UBRk eskerrak eman nahi dizkio Ruck Sport agentziari jokalari hauek gure taldera etortzea erraztu eta posible egiteagatik.