UBR taldea lehiaketara bueltatuko da. Mutilezkoen Euskal Ligako senior taldekideek bezala, bilbotarrek lehiatzeari utzi behar izan diote lehen jardunaldia jokatu ostean, osasun egoera dela eta.

Uni Bilbaok, bere partida bakarrean Gaztediko arabarrei gailendu zitzaienak, La única RTko nafarren aurka neurtuko ditu indarrak. Hauek, jokatutako hiru egunetatik, bi partida jokatu dituzte, lehenengoa galdu eta bigarrenean gailenduz.

Uni Bilbaok seinale onak utzi zituen duela hilabete Gaztediren aurkako liga irekitzen zuen partidan, joko bikaina erakutsiz eta norgehiagokaren denbora ezberdinak ondo erabiliz. Hitzordu honetarako, bilbotarrak baja batzuekin iritsiko dira, beraz, kolektibo osoaren inplikazioa ezinbestekoa izango da une honetan entrenatuago dagoen talde baten aurrean topaketa bat egiteko.

UBR taldeko entrenatzaileak esan duenez, partida gogorra izango da, beraz, jokalariek euren bertsiorik onena atera beharko dute jokoan dauden puntuak eskuratu ahal izateko.

Partida ateak itxita izango da, eta streaming bidez emango dute UBR kateko Youtubeko kanaletik.

 

Emakumezko Euskal Liga  – UBR Vs La única RT    /   Bilbao / Otsailak 13. 16:30 etan.

 GORA UBR!!