Lehen zatian oinarrituriko garaipen honek aukera ematen die bilbotarrei igoerarako multzoan sartzeko esperantza izaten jarraitzeko, eta horrela automatikoki beste denboraldi batez mailan irauteko.

Bizkaitarren nagusitasuna hasieratik, jokoaren arlo guztietan gainditu baitzuten arerioa, zelaian nagusitzea lortuz.

Lehen hogeita hamar minutuetan egindako hiru entseguak Lavinen taldearen lan onaren erakusgarri izan ziren. Hala ere, zelaiko nagusitasuna ez zen markagailuan modu sendoagoan islatu, bilbotarrak baloiaren jabe egin baitziren denbora gehienean baina ez baitzuten nagusitasun hori puntu gehiagorekin islatzea lortzen.

                                                                        (Argazkia: Zarautz RT – Flickr) 

Atsedenaldiko emaitzak (0-17) argi islatzen zuen lehen zatian gertatutakoa.

Bigarren zatia ez zen oso ezberdina izan, lehen berrogei minutuetan gertatutakoarekin alderatuta, Valtecsa UBRk bere nagusitasunari eutsi baitzion.

Etxeko taldeak haizearen faktorea aprobetxatu nahi izan zuen, arratsaldean gogor jo baitzuen. Ekintza askotan ahalegina egin zuten aurkariaren zelaira ostikoka iristeko, baina ezinezkoa zitzaien ostikoak gauzatzea, bisitarien defentsak ondo moztea eta ederki defendatzea lortu baitzuen.

Luze gabe, Uni Bilbao berriro lortu zituen puntuak; izan ere, bigarren zatiko hamar minutu igarotakoan, zuri-gorriek beste entsegu bat egin, eta partida ia erabakita utzi zuten.

                                                                           (Argazkia: Zarautz RT – Flickr) 

Joan-etorriko minutuak izan ziren zelaiaren bi aldeetan, baina Uniren maila askoz hobea zen.

Egoera horri esker, aulkiko jokalari bilbotar guztiak zelairatu ziren, eta horrela, guztiek izan zuten aukera minuturen bat jokatzeko.

Azken aldiko markagailuak (0-24) argi utzi zuen Astin Valtecsa UBR nagusitu zitzaiola Zarautz RTri.

Lehen fasea amaitu da, baina atzeratutako multzoko partidak jokatu behar dira. Ikusteko dago ea zazpi egun barru Valtecsa UBR gai den igoerako multzora jauzi egiteko, edo bigarren multzora pasatzen den, bertan mailari eusteko lan eginez.

Gesalaga Okelan Zarautz K.E. 0 vs Valtecsa UBR 24  / 11.Jardunaldia. Ohorezko B Maila – A multzoa

              (Argazkia: Zarautz RT – Flickr)

GORA UBR!!