Euskal Liga otsailean ixteko partida erakargarria dugu Bilbon, orain arteko hiru neurketetan garaile izan den multzoko liderraren aurka arituko baita Barbarians

Valtecsa B-k badaki talde indartsua izango duela aurrez aurre; txapelketan maila handia erakusten ari den taldea, borrokalaria, eraginkorra eta baloiaren mugimenduan azkarra.

Barbarians eta Izarra behin baino ez dira aritu elkarren aurka, 2018-19 denboraldian. Iparraldekoak 1. Euskal Mailara igo ziren denboraldi haren amaieran, eta bilbotarrak mendean hartu zituzten denboraldi hartako bi partidetan.

Valtecsa B taldean badakite garaipena lortzea ez dela lan erraza izango eta aurkariak direla faboritoak, baina baikortasunari eta sentsazio onei esker ilusioz eta konfiantzaz beteta irtengo dira El Fangora larunbat honetan, zelaian ongi aritzen direlako eta orain arte lan ona egin dutelako.

Baina badakite bi puntuak lortzea lan nekeza izango dela, hasiera-hasieratik kontzentratuta ibili beharko direla, eta ahalik eta akatsik gutxien eta txikienak egiten saiatu beharko direla, arerioari oztopo guztiak jarri ahal izateko.

Egungo osasun-larrialdiaren ondorioz ateak itxita jokatuko da partida, baina UBRren YouTubeko kanalaren bidez ikusi ahal izango da.

GORA UBR!

Valtecsa UBR “B” Barbarians vs Sarako Izarra Rugby  // 6. Jardunaldia. Euskal Liga. – 1.Maila

Errekaldeko Kiroldegia – Otsailak27 . 13:30etan.

                                                       (Argazkia: Félix Julián)