Valtecsa UBR lehiara itzuliko da, azken partida jokatu eta hiru astera. Ligako atseden-egunak eta taldeak gorde behar izan duen berrogeialdiak nahi baino geldialdi luzeagoa ekarri dute.

La Única RT izango da aurkaria ligara itzultzean. Lehen faseko neurketan, Iruñean, Valtecsa UBR-k gainditu zuen taldea; partida parekatua izan zen zatirik handienean, eta azken txanpan bakarrik egin zuen zuri-gorrien alde.


Aurreko jardunaldian Eibarren aurka galdu zuen talde nafarra multzoko azken postuan dago gaur egun, eta badaki, Bilbon galduz gero, kontuak asko zailduko zaizkiola salbazioa lortzeko. Zuri-berdeak berez ez dira talde erraza, eta egoera horrek bultzatuta indar handiagoz aterako dira, inflexio- eta salbazio-puntuak bilatuko dituzte, zilarrezko kategorian bizirik jarraitu ahal izateko.

Valtecsa UBR lehen faseari amaiera bikaina ematen ari zen Zarautz garaituta, baina Ourensek Eibarren aurka lortutako garaipenak ez zion utzi lehen multzora jauzi egiten, eta, horrela, beste urtebetez matematikoki mailari eusten. Egoera hori ziurtatzen saiatuko da fase honetan, nolabaiteko abantaila baitu, kirol-ibilaldiaren lehen zatian lortutako puntuengatik.

Valtecsa UBR ez da baldintzarik onenetan iritsiko hitzordura, hainbat baja baititu lesioengatik eta Covid-aren ondorioengatik. Ondorioz, talde nafarraren aurkako partidarako, bigarren taldeko jokalari batzuk sartuko dira, La Únicaren aurkako partidan taldea osatzeko.

Alabaina, lehiara itzultzeko gogoak, bigarren fase hau modurik onenean hasteko grina eta taldearekin bat egin dutenen ilusioa direla-eta, Uni taldeko kideak gogotsu eta baikor joango dira Mugia, zaleei garaipena eskaini eta bigarren itzulia modu onean hasteko asmoz.

 

Gaur egungo osasun-egoera dela-eta, partida ateak itxita izango da, eta telebista-emanaldia Tele7, YouTube UBR eta FER kateen bidez jarraitu ahal izango da.

GORA UBR!!

                   Valtecsa UBR Vs La Única RT – 13. jardunaldia Ohorezko B Maila – A multzoa (2. multzoa)

                                                                           Atxurizubi – Mungia. 12: 30etan