Valtecsa “B”ren porrota, bilbotarrek hasieran alde zuten partida batean, azkenean amore eman baitzuten etxeko taldearen aurrean.

UBR-k ez zuen zorterik izan jokoan, izan ere, hainbat lesio izan ziren beroketan eta partidan zehar, eta horrek hankaz gora jarri zituen hasierako planak larunbat arratsaldean.

Hasieran, VALTECSA UBR “B” nagusitu zen, lehen ordu laurdenean abantaila txiki bat hartu baitzuen bi entsegu egin ondoren.

Baina aurkaria artean hitzik esan gabe zegoen, eta apurka-apurka norgehiagoka mendean hartzen joan zen, buelta ematea lortu eta beren zelaira eraman arte. Atsedenaldira iritsi aurretik 21-10 abantaila eskuratua zuen.

Bigarren aldian gidoia berdintsua izan zen: talde gipuzkoarra nagusi, bere ekintzetan asmatzen, eta Valtecsa “B” saiatzen baina ezinean. Egindako akatsak ordaindu zituen, eta arauzko denboraren amaieran amore eman behar izan zuen 31-22 puntuazioarekin.

 Gora UBR!!

                  Euskal Liga (Senior  1 maila) – Atlético S.S/Hernani CRE 31 Vs Valtecsa UBR “B” 22.