Ez zen Uni Bilbaoren eguna izan eta Bera Berak gehiago asmatu eta norgehiagoka irabazi zuen Kote Olaizolan.

Lehen aldian, berdintasuna izan zen nagusi, baina etxeko taldeak jokoaren pisua eraman zuen gehienbat. Unik ez zuen tantoak egitea lortzen, etxeko defentsaren lanagatik edo akats propioen ondorioz. Azken uneetan soilik lortu zuen entsegu bat egitea.

Markagailuan 14-5 puntuazioa zegoen atsedenaldian: Bera Bera nagusi eta Uni Bilbao ezinean.

Bigarren aldiaren hasieran, bisitariak jo eta ke hasi ziren, Bera Berari erakutsi nahian artean azken hitza esan gabe zutela.

Baina akatsak egin zituzten berriz, eta Carlon-en jokalariek horren ondorioak nozitu zituzten partida osoan.

Bera Berak horri etekina ateratzen jakin zuen, eta argi eta garbi irabazi zuen partida (33-15), bai eta multzoko lehen postura igo ere.

GORA UBR!!

  Emakumezkoen Euskal Liga / 7.Jardunaldia – Termas Bera Bera 33 Vs Universitario Bilbao Rugby 15