UPNA izango da nafarren eta bizkaitarren denboraldi-amaierako lehia hartuko duen zelaia.

Norgehiagokan, bisitariek espero dute kirol-urte osoan erakutsi duten lan onaren zigilua uztea Iruñeko talde borrokalariaren aurka.

UPNA maila handiko partida baten lekuko izango da, bi talde handiren arteko duelua izango baita. Bilboko joanerako partidan beren kalitatea erakutsi zuten biek, baina bizkaitarrek lortu zuten garaipena gutxienekoagatik.

 

Denboraldi urardotua izan da, denok dakigun egoera dela-eta. Multzoa herren geratu da, hainbat talde ez baitira ligan egon eta ohi baino denboraldi laburragoa izan baita.

 GORA UBR!!

                                                          La Única RT Vs UBR  –  Iruña / Apirilak 11 – 11:30etan