2021eko apirilaren 18a. Batzarrean bertan Hauteskunde Batzordea aukeratzea eta izendatzea Proposatutako hautagaiak, klubeko azken hiru presidenteak: Gorka Elorriaga, Gonzalo Sever eta José Ramón Valle.  

2021eko apirilaren 28a. Hautagaitzak aurkezteko azken eguna. Hautagaitzak klubeko gerentziaren helbide elektronikora bidaliko dira (info@ubrbilbaorugby.eus), eta bertatik Hauteskunde Batzordeari helaraziko zaizkio.

2021eko maiatzaren 1a baino lehen. Hauteskunde Batzordeak aurkezten diren hautagai-zerrendak aldarrikatuko ditu.

Hautagai-zerrenda bakarra aurkezten bada, hautetsi izendatuko da, bozketarik egin beharrik gabe, eta hauteskunde-prozesua itxiko da.  

2021eko maiatzaren 16a. Bi hautagaitza edo gehiago aurkeztu badira, bozketa egingo da Zuzendaritza Batzorde berria aukeratzeko. Bozketa aurrez aurre egingo da klubaren egoitzan, osasun-neurriek horretarako aukera ematen badute. Bestela, aukera telematiko bat bilatuko da, hautesleen eta hautagaien eskubide guztiak bermatuta.

Klubeko organoetako egungo kideek jardunean jarraituko lukete beren ondorengoek kargua hartu arte.